ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Biofeedbacka

Biofeedbacka Jokabide Medikuntzaren arlo oso garatua da AEBetan. Gailu elektronikoen bidez, prozesu fisiologikoak modu bisualean, analogikoan, digitalean eta entzuteko moduan neurtzen dira. Horren bitartez, pazienteak bere erreakzio fisiologikoei eta emozionalei buruzko informazioa eskuratuko du denbora errealean, entzuteko seinaleen eta argi seinaleen bidez, hala bere autokontrola areagotzeko aukera emanda. Teknika hori, normalean, teknika kognitiboekin batera erabiltzen da terapian. Gaur egun honako gailu hauek erabiltzen ditugu gure klinikan:

1. Elektromiografia: aukera ematen du muskuluen uzkurdurak eragindako korronte elektrikoak ezagutzeko, eta hortaz, eraginkorra da zefaleak, bruxismoa, aurpegiko paralisia eta beste batzuk tratatzeko.

2. Tenperatura Periferikoa: gorputz adarretako tenperatura periferikoak aukera ematen digu pertsona noiz dagoen urduri jakiteko. Une horretan, odol fluxua murriztu eta tenperatura jaitsi egiten da. Tratamendu hori egokia da gaixotasun baskularren kasuan; esaterako, Raynauden gaixotasuna edo migrainak.

3. Azalaren Erantzun Galbanikoa: estimulu baten aurrean, organismoak erreakzionatu egiten du izerdia sortuz, eta jarduera hori erregistratuta geratzen da gailuaren elektrodoen bitartez, emozioak eta pentsamenduak antzemateko gai baita. Antsietatea, fobiak, antsietate krisiak eta estresa kontrolatzeko erabiltzen da.

4. Bihotzeko Tasa: horren bitartez, bihotz maiztasuna neurtzen da, eta pertsonari erakusten zaio nola kontrolatu bere sistema kardiobaskularra. Egokia da takikardiak eta bentrikuluaren kontrakzio goiztiarrak tratatzeko.