ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotua fobiak tratatzeko

Teknologia berriak fobiak tratatzeko
Donostia, Gipuzkoa

 

Urte asko daramatzagu gure pazienteei teknologia berrien harira agertzen diren tratamendu berritzaileak eskaintzen, baina, betiere, oinarri zientifiko egiaztatua dutenak. Gaur egun, tratamendu bat dugu fobiei aurre egiteko, leku errealetara joateko beharrik gabe. Tratamendu horrek Errealitate Birtual immertsiboko 3D teknologia erabiltzen du, Psious etxeak egina, eta gure zentroa aitzindaria da haren erabileran, eta oraingoz, bakarra Gipuzkoan.

Oro har, Errealitate Birtuala duela gutxi hasi da psikologiaren arloan aplikatzen. Teknologia horrek hainbat egoerak sorrarazitako estimuluak antzemateko aukera ematen digu ordenagailuaren bitartez, hiru dimentsiotan funtzionatzen du, eta denbora errealean eragiteko ezaugarria du. Orain pazienteak ez du zertan egoera bat imajinatu edo aireportura joan egoera erreal bat bizitzeko, ezta bere silueta marrazteko beharrik ere bere burua nola ikusten duen jakiteko, edo jaten ikasi edo igogailu batean sartu egoeraren aurrean izan dezakeen antsietate mailaz jabetzeko. Pazientearentzat aurrerabide itzela izateaz gain, terapeutarentzat ere hala da, aukera ematen baitio denbora errealean ikusteko pazientea egoera bakoitzaren aurrean nola sentitzen den, edo zer estimulu egiten zaion bereziki zail.

Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotua fobiak tratatzeko Donostia

Abantaila handienetako bat kontsultako tratamenduen denbora izugarri murrizten duela da. Aldi berean, segurtasun terapeutikoa ere eskaintzen du, pazientea ahalik eta estimulu eta egoera kantitate handienaren aurrean jartzen baita, baina bulegotik irten gabe. Horretaz gain, segurtasun profesionala ere badu, pazientea terapeutikoki egokitzat deritzoguna ikusten ari den ziurtasuna baitugu.

Erabiltzen dugun teknologiak psikologoek diseinaturiko ikus-entzunezko bitarteko hiperrealistak baliatzen ditu esposizio tratamenduetarako: Errealitate Birtualeko inguruneak, Errealitate Areagotua, 3D bideoak eta 3D audioak/soinua.

Centro de Psicología Clínican Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotua erabiltzen ditugu honako hauek tratatzeko:

  • Aerofobia: hegan egiteko beldurra.
  • Belonefobia: orratzei beldurra.
  • Amaxofobia: gidatzeko beldurra.
  • Glosofobia: jendaurrean hitz egiteko beldurra.
  • Entomofobia: intsektuei beldurra.
  • Akrofobia: garaierei beldurra.
  • Klaustrofobia: espazio itxiei beldurra.
  • Agorafobia: espazio irekiei beldurra.

Errealitate Birtuala eta Errealitate Areagotua fobiak tratatzeko Donostia

Bestalde, Errealitate Birtualarekin eta Errealitate Areagotuarekin konbinatuta, eta haren osagarri gisa, Biofeedback sistema erabiltzen dugu, antsietateak maila fisiologikoan eragindakoaren eta pazientea bere fobien aurrez aurre jartzeak eragiten dionaren egiazko balorazioa lortzeko. Adierazitako teknologiak aukera ematen die terapeutari eta pazienteari azken horren erreakzio fisiologiko eta emozionalei buruzko informazioa denbora errealean eskuratzeko, entzumen eta argi seinaleen bitartez; horrela, pazienteari bere buruaren gaineko kontrola areagotzeko aukera emanda. Emaitza gisa, terapeutak errazago esku hartuko du, eta prozesu terapeutikoa laburtu egingo da.

errealitate birtuala, Donostia

errealitate areagotua, Donostia