ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Psikodiagnostikoa

Psikodiagnostikoa ezinbestekoa da psikoterapiaren arloan nolabaiteko fidagarritasunarekin lan egiteko. Portaeraren edozer nahasmendu edo alterazio estuki dago lotuta, besteak beste, pazientearen aurreko izaerarekin, haren gaitasunekin, trebeziekin, baita gatazkak konpontzeko gaitasunarekin ere.

Horretaz gain, ezinbestekoa da kirurgia estetikoaren eta baratrikoaren (obesitatea) kasuan, ebakuntza egin behar duen pazientearen heldutasuna balioesteko, gerta bailiteke jasango duen aldaketa ez egokitzea aurrez irudikatu zuenari.

Balorazio hori bereziki garrantzitsua da adingabeen kirurgia estetikoaren kasuan.

Gaitasun, errendimendu edo orientazio akademikoari buruzko peritu balorazio neuropsikologikoak ezinbestekoak dira pazientearen errealitate terapeutikoa edo pertsonala ezagutzeko.

Esperientzia klinikoarekin bat, psikodiagnostikoak bideratu, zehaztu eta laburtu egiten ditu tratamenduak eta psikoterapia, zehatzago ezartzen baititu pazientearen arlo problematikoak.

Psikodiagnostikoa donostian