ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Helduentzako Psikologia Klinikoa

ADIKZIOEN/MENDEKOTASUNEN TRATAMENDUA
Alkohola, tabakoa, joko patologikoa, mugikorrak, sare sozialak eta Internet

 

Gaur egun aukera dugu ohitura toxikoak tratamendu kognitibo-konduktual baten bidez aldatzeko; esaterako, tabakoa, alkohola, drogak, joko patologikoa eta Internetekin eta mugikorrekin loturiko adikzio berriak. Arazo indibidual horiek eragin zuzena dute pertsonarengan, haien familiengan edo gizartean; horregatik da ezinbestekoa profesionalek lehenbailehen esku hartzea.

Adikzioaren mende dagoen pertsonak zaletasun hori utzi nahi izatea ezinbestekoa da terapiari hasiera emateko. Normalean beste espezialista batzuek ere parte hartuko dute tratamenduan, eta litekeena da psikofarmakoak erabili behar izatea. Terapiak bakarkakoak edo bikotearekin partekatuak izaten dira, kasuaren arabera, eta gutxienez urtebete irauten dute, ohitura uzten den unetik zenbatzen hasita.

Adikzioak helduen psikologoa Donostian