ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Helduentzako Psikologia Klinikoa

Psikoonkologia

 

Minbizia duten pazienteekin izaten den egoera psikologiko zail eta konplexuenetako bat informazio diagnostikoari heltzekoa izaten da. Pazienteari zer, zertarako, non, noiz eta nola esan, gaur egun, hari lagunduko dion profesional taldeko kide guztiek elkarrekin jorratu behar duten informazioa da. Onkologoek, psikiatra-psikologoek, osasun laguntzaile teknikoek, aholkulari espiritualek eta familiak osatzen dute asistentziaren kalitate egokia bermatzeko oinarrizko taldea. Horrekin batera, ez ditugu ahaztu behar halako bilakaera luzea duen gaixotasun baten kasuan familiei laguntzen dieten boluntarioak.

Era berean, badira bi egoera nahitaezko esku hartze psikologikoa eskatzen dutenak: bata, pazientea berriz gaixotzen denean, kasu horietan pronostikoaren ziurgabetasunak desegonkortu egiten baititu bai pazienteak, bai diziplina anitzeko taldea, eta bestea, fase terminala, non familiak eta pazienteak amaierako egoera onartzen eta dolurako prestatzen ikasi behar duten.

Psikoonkologia helduen psikologoa Donostian