ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Haur eta Nerabe Psikologia

LOAREN NAHASMENDUAK
Haurren insomnioa, amesgaiztoak, gaueko izu-ikarak, sonambulismoa

 

Haurren insomnio edo loezina ohitura txarrek eragindakoa izaten da: ez dagoelako ohera joateko ordu jakin bat, gurasoen ohea edo haurrarena erabiltzen delako inolako arau finkorik gabe, edo arrazoi psikologikoak direla eta. Hemen haurrentzat estresagarriak izan daitezkeen egoera guztiak biltzen dira: haurtzaindegian edo eskolan hastea, kideekin arazoak izatea, iluntasunari edo bakarrik egoteari beldurra. Horiek guztiek parasomnia izenekoa eragingo lukete: amesgaiztoak, gaueko izu-ikarak, sonambulismoa. Ohiko bilakaeraren barruan, oso arrunta da beldurrak, amesgaiztoak, gaueko izu-ikarak eta abar agertzea, eta, kasu gehienetan, adinarekin desagertuko dira. Beste batzuetan, egoerak okerrera egiten du, eta haurrek eta gurasoek lo egitea galarazten du, ondorio gisa egunean zehar errendimendu txikia sortuta. Kasu horietan, komenigarria litzateke espezialistarengana jotzea halako egoerak kudeatzen ikasteko.

Lo egiteko arazoen kasuan, hainbat esku hartze mota egin daitezke: lo egitera joateko ohiturak berregituratzea, gurasoek zein seme-alabek parasomniak kudeatzen ikastea, eta abar.

LOAREN NAHASMENDUAK Donostia Gipuzkoa