ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Haur eta Nerabe Psikologia

ESKOLA PORROTA

 

Eskola porroteko edozer kasu balioesteko orduan, hainbat alderdi hartu behar dira aintzat; izan ere, gauza askok oztopa dezakete haurraren edo nerabearen errendimendu akademikoa.

Detekzioa garaiz egiteko helburuz, honako hauek balioetsi behar dira: ikaslearen gaitasun intelektuala, arreta arazorik ote dagoen, dituen ikasteko ohiturak, zer baldintzatan ikasten duen, ordutegiak, lekua, antolamendua, metodologia, eskolarako gaitasunak, irakurtzeko eta idazteko zailtasunak, edo errendimenduan eragina izan dezaketen beste arazo batzuk.

Ez ditugu inoiz baztertu behar entzumen edo ikusmen arazoak, horiek ere oztopatu egiten baitute errendimendu ona. Ebaluazioa egin ostean, esku hartze plan bat prestatuko dugu arlo horretako gabeziak gainditzeko.

ESKOLA PORROTA Donostia Gipuzkoa