ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Haur eta Nerabe Psikologia

ARRETA DEFIZITAREN NAHASMENDUA ADN eta ADN-H
Arreta defizitaren nahasmendua, hiperaktibitaterik gabe, ADN, eta hiperaktibitatearekin, ADN-H

 

Haurren hiperaktibitatea oso zabalduta dagoen gaia da, eta azken urteetan asko hitz egiten ari da horri buruz, dituen ondorioak direla eta. Haur horiek biologikoki desberdinak dira jaiotzetik, eta ondorioz, zail egiten zaie, haurtzaro goiztiarrenetik, behar bezala jokatzea leku guztietan eta egunero. Adi edo gehiegi mugitu gabe egon nahi duten arren, zail egiten zaie nahi horri eustea. Horretarako, prebentzio lan bat egin behar da arreta defizit jarraitua eta/edo hiperkinesia dagoela susmatzen dugun kasu guztietan. Sarritan sintoma berak dituzten baina hiperaktibitaterik ez duten haurrak ere ikusi ohi ditugu. Kasu horietan, gerta liteke antsietate edo estres egoera batean egotea haurra. Haurrak ez dira hiperaktibo egiten, hala jaiotzen dira.

Ebaluazio on bate egitea funtsezkoa da portaera horien arrazoia zein den jakin eta esku hartze plan egoki bat egiteko. Gurasoek eta irakasleek ezaugarri horiek ezagutzeak eta haiek kudeatzen jakiteak lagundu egingo diote haurrari etxean eta eskolan ondo moldatzen. Arreta defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua (ADN-H) duten haurrak tratatzerakoan esku hartze farmakologikoa, psikologikoa eta psikopedagokikoa beharko da beti, baita gurasoentzako eta irakasleentzako aholkularitza egokia ere.

ADN ADN-H Donostia Gipuzkoa