ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Haur eta Nerabe Psikologia

ANTSIETATE NAHASMENDUAK
Banantzeagatiko antsietatea, orokortua, estresa, beldurrak, fobiak, somatizazioak

 

Antsietate nahasmenduak modu desberdinean agertzen dira adingabeengan; izan ere, haurtzaroan estresa eragin diezaieketen hainbat egoera eta gertakizuni egin behar diete aurre: haurtzaindegira joatea, edo eskolara, eta hortaz, gurasoengandik banantzea.

Antsietatearen manifestazioak diagnostikatzeko edo deskribatzeko orduan, ezin dira irizpide berak erabili helduentzat eta haurrentzat. Haurrek, ezinegon hori konpentsatzeko, leku seguruak bilatzen dituzte sarri; adibidez, ez dute hezitzaileengandik urrundu nahi izaten. Beste batzuetan, portaera aztoratzaileen bidez erakusten dute antsietate hori, garrasi eginda, azazkalak janda, besteei jota, ihes eginda...

Ondo aztertu behar da non dagoen txikiaren portaeraren aldaketaren jatorria, baita portaera horri eutsiarazten dioten arrazoiak ere, eta ondoren esku hartze plan bat landu, betiere familia eta ikastetxea aintzat hartuta.

haur antsietatea donostia