ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Haur eta Nerabe Psikologia

Haur eta gazte psikologoa haurrentzat eta nerabeentzat
Donostia, Gipuzkoa

 

Haur eta nerabe psikologoak emozioekin eta portaerekin arazoak dituzten haurrei eta nerabeei laguntzeko erabiltzen du psikoterapia. Laguntza emozionala eskaintzeaz gain, psikoterapiak beste pertsonekin dituzten gatazkak konpontzen lagunduko die haurrei eta nerabeei, baita beren emozioak eta arazoak ulertzen, besteekin hartu emanak izateko gaitasunak eskuratzen, nola sentitzen diren adierazten, portaera disfuntzionalak aldatzen, segurtasun falta gainditzen, eta abar. Hainbat psikoterapia mota badaude ere, komunikazioa da guztien ezaugarri komuna, haren bitartez lortzen baita pertsonek beren emozioak eta portaerak aldatzea. Bestalde, psikoterapia haurrari bakarrik aplika dakioke, edo familiari. Haurren kasuan, hitz egiteaz gain, jolastea eta marraztea oso garrantzitsuak dira sentimenduak partekatu eta arazoak konpontzeko garaian.

Haur eta nerabe psikologoaren eta pazientearen artean garatzen den harremana oso garrantzitsua da, haurrak edo nerabeak eroso eta seguru sentitu behar baitu, eta ulertzen dutela antzeman, bere pentsamenduak eta emozioak adierazi ahal izateko. Gainera, haurrak eta nerabeak helduak bezain sentiberak dira beren sintomak "errealak" ez diren ideiarekiko; horregatik, kontu handiz azaldu behar zaie prozesu psikologikoek sintoma fisikoekin duten harremana, eta lanerako aliantza bat garatu behar da haiekin.

Haurtzaroko eta nerabezaroko arazo psikologikoek desabantaila handia izan dute historikoki helduaroari eskaini izan zaizkion ikerketekin alderatuta. Hala ere, psikologia zientifikoa ahalegin handia egiten ari da gaur egun pareko jakintza mailetara iristeko, gutxienez.

 

Honako hau da gure haur eta nerabe psikologoa:

 
Luis Vallejo haurren psikologoa Donostian
Luis Vallejo
Haur eta nerabe psikologoa