ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Helduentzako psikologo klinikoak

Helduentzako psikologo klinikoak
Donostia, Gipuzkoa

 

Psikologia klinikoan espezialistak gara, eta tresna terapeutiko gisa Terapia Kognitibo Konduktualaren (TKK) ikuspegia erabiltzen dugu helduekin.

Terapia kognitibo-konduktuala norberak bere buruari buruz, beste pertsonez, eta inguratzen duen munduaz nola pentsatzen duen, eta norberak egiten duenak bere pentsamenduei eta sentimenduei nola eragiten dien ulertzeko modu bat da. Ikuspegi terapeutiko horrek nola pentsatzen duzun (alderdi kognitiboa) eta nola jokatzen duzun (alderdi konduktuala) aldatzen lagunduko dizu, eta aldaketa horiek hobeto sentitzen lagun diezazukete. Elkarrizketan oinarrituriko beste terapia batzuk ez bezala, TKK “hemen eta orain” dituzun arazoetan zentratzen da. Zure ezinegonaren arrazoiak edo sintomak iraganean bilatu ordez, zure oraingo aldartea hobetzeko moduak bilatzen ditu.

Espainiako Psikiatria Sozietateak eta Royal College of Psychiatrists (*) erakundeak diote frogatuta dagoela terapia kognitibo-konduktuala baliagarria dela antsietatea, depresioa, izua, agorafobia eta bestelako fobiak tratatzeko; esaterako, gizartearekiko fobia, bulimia, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa, trauma osteko estresaren nahasmendua eta eskizofrenia. Era berean, honako hau ere badiote:

  • Tratamendurik eraginkorrenetako bat da antsietatea eta depresioa arazo nagusia den nahasmenduetarako.
  • Depresio kasu moderatu edo larriak tratatzeko tratamendu psikologiko eraginkorrena da.
  • • Depresio mota askotarako antidepresiboak bezain eraginkorra da.

 

Honako hauek dira helduentzako gure psikologo klinikoak:

 
Miguel Vallejo helduen psikologoa Donostian
Miguel Vallejo
Helduentzako psikologo klinikoa
Rosa Maria Carques helduen psikologoa Donostian
Rosa María Carqués
Helduentzako psikologo klinikoa

 

(*) Royal College of Psychiatrists. Terapia kognitibo-konduktuala. Martxoa 2007.
www.sepsiq.org/file/Royal/LA TERAPIA COGNITIVO-CONDUCTUAL.pdf