Helduentzako Psikologia Klinikoa
ELIKADURA PORTAERAREN NAHASMENDUAK
Anorexia, bulimia, gehiegizko ahorakin konpultsiboa, tripakadak
Modak, publizitateak, konplexuak eta, batez ere, informazio falta dira elikadura nahasmenduen eragile nagusiak. Elikadura portaera egokia ezartzea ezinbestekoa da osasuntsu bizi ahal izateko, ezeri uko egin gabe, eta zahartzarora bizi kalitate onarekin iristeko.
Frogatuta dago zigor dietak ez duela ezertarako balio elikadura oreka on bat lortu nahi badugu. Pisua jaisten laguntzen du elikadura aldatu edo murriztuta, baina ez du eraginik eguneroko ohituretan edo elikadura ohituretan. Hori zuzentzeko ahalmenean terapeutikoki landu beharreko hainbat faktorek eragiten dute. Horien artean, nabarmentzekoa da aurretik genuen izaera, pertsonaren bizi egoera, kultura eta prestakuntza maila, baita egungo egoera birplanteatzera eraman duten arrazoiak ere.
Elikadura portaeraren nahasmendu patologikoaren ezaugarri nagusia sufrimendu emozional, fisiko eta interpertsonal handi bati loturiko gehiegizko dietak dira. Azken urteetan areagotu egin da halako nahasmenduen kopurua. Kasu gehienak nerabezaroan edo emakume gazteengan agertzen badira ere, gero eta ohikoagoak dira neskatoengan eta gizonengan.
Anorexia eta bulimia nerbiosoa oso ohikoak ez badira ere, nerabeen eta emakume helduen % 10 inguruk ditu elikadura portaeraren nahasmenduaren sintomak, eta horiekin batera, sufrimendua eta eragin psikiko-fisikoa. Sintoma horiek tratamenduarekin hobe daitezke eta, hala, nahasmendu larriago bilaka daitezen prebenitu.
Bai anorexia, bai bulimia, tratatu daitezke; horretarako, psikoterapia erabili ohi da, eta noiz edo noiz, psikofarmakoak.
