Helduentzako Psikologia Klinikoa
DEPRESIOA
Depresioa, gogo aldartearen nahasmenduak, distimia, autoestimu baxua, dolu egoera...
Depresioa jatorri emozional edo afektiboko gaixotasun bat da, eta sintoma psikikoak izan ohi ditu (tristura, desmoralizazioa, negarra, autoestimu galera), baita fisikoak ere (gose eta pisu galera, nekea, minak, loaren nahasmenduak). Hala ere, fenomenorik adierazgarriena tristura izaten da.
Hainbat irizpide erabiltzen dira depresioak bereizteko edo sailkatzeko: larritasuna (handiagoa ala txikiagoa), zer adinetan agertzen den (helduaroa, haurtzaroa edo gaztaroa), agerraldi klinikoa (tipikoa, atipikoa), euforia faseak edo mania patologikoak egotea edo ez (polobakarrak, bipolarrak) eta abar. Sailkapen orokortu eta garbiena depresio motak arrazoiaren arabera sailkatzen dituena da; hala, depresio endogenoa eta depresio erreaktiboa bereizten ditu. Dikotomia horren pean, erreaktiboa kanpoko gertakari batekin (psikosoziala), eta endogenoa barneko faktore biologikoekin lotzen duen irizpidea dago.
Depresio Endogenoa
Depresio endogenoa konstituzionala/hereditarioa (neurobiologikoa) da, eta sintoma ohikoenak bizi erritmoekin loturikoak dira: hasiera eta berrerortzeak udaberrian eta udazkenean, hobekuntza arratsalde edo gau partean, eta esnatze goiztiarra. Depresio horien jatorria zein den zehatz-mehatz ez badakigu ere, biologikotzat jotzen dira faktore psikosozialek apenas dutelako garrantzirik, eta, edozer kasutan, koadroa lehen gertakarian eraginda bakarrik parte hartzen dute, baina ez ondorengoetan, zeinak modu automatikoan hasten diren, kanpoko faktoreen parte hartzerik gabe. Melankolia da koadro kliniko nagusia.
Depresio Erreaktiboa eta Depresio Neurotikoa
Depresio horien ezaugarri nagusia jatorri psikosoziala da.
Depresio erreaktiboak (egokitze nahasmendu depresiboa) honako hauek jasateak edo jasan izanak eragindako gogo aldartearen nahasmenduarekin du zerikusia: gaixotasun luze bat, bihotzeko bat, ebakuntza kirurgiko mugatzaile bat, edo gertuko pertsona baten heriotza, edo eguneroko bizitzan kontrolatu ezin ditugun egoera zailei aurre egin behar izatea, besteak beste. Depresio erreaktiboak, hortaz, kanpoko gatazka abiarazleen aurrean dugun erantzun emozional gaixoberarekin daude lotuta. Gutxi gorabehera hilabete edo bi geroago egoera horiek gure kabuz gainditzen ez baditugu, edo ez badiegu irtenbiderik aurkitzen, profesional batengana jo behar dugu.
Bestalde, depresio neurotikoaren (edo distimia edo depresio nahasmendu iraunkorra) ezaugarriak gatazka psikologiko pertsonalekin lotzen dira, eta estres egoera jarraituek aktibatu ohi dute. Depresio mota hori kronikoa izan ohi da, eta pertsonaren gogo aldarteak nahiko maila txikietan egon ohi dira sarri. Nolanahi ere, sintomak ez dira depresio nagusiaren kasuan bezain larriak.
Depresio mota hori tratatzeko ezinbestekoa izango da pazientearen aurreko izaera aztertzea, baita haren baliabide eta trebezia pertsonalak, eta familiaren eta lagunen erantzuna ere. Haren ideietan eta bizitza ikusteko moduan oinarrituko gara esku hartze indibidualizatuko estrategiak diseinatzeko. Halaber, tratamendu psikofarmakologiko eta tratamendu psikoterapeutiko kognitibo-konduktual konbinatu bat erabiltzearen onurak ere balioetsiko dira.
