Helduentzako Psikologia Klinikoa
FOBIAK ETA BELDURRAK
Fobiak, agorafobia, klaustrofobia, fobia soziala, hematofobia, beldurra, ikara
Fobia bat antsietate nahasmendu mota bat da. Egiaz arrisku oso txikia edo arriskurik ez duen zerbaitekiko beldur irrazionala da, gehiegizkoa eta borondatezko kontrolari ihes egiten diona, eta beldurra duen pertsona hura eragiten dion egoera edo objektua saihestera eramaten du.
Gure eguneroko bizitza mugatzera irits daitezke fobiak; esaterako, agorafobia (espazio irekien edo jendetzaren beldurra), klaustrofobia (itxita egoteko beldurra), fobia soziala (jendearen aurrean barregarri geratzeari beldurra), akrofobia (garaierei beldurra), edo beste fobia sinple batzuk (hegaztiei, txakurrei, hegan egiteari, odola ikusteari eta abarri beldurra).
Fobien lau ezaugarri nagusiak eta beste beldurretatik bereizten dituztenak honako hauek dira:
- Hura eragiten dituen egoerarekiko gehiegizkoak dira.
- Ezin dira azaldu edo arrazoitu.
- Ihes egiten diote norberaren kontrolari.
- Beldurra eragiten duen egoera edo objektua saihestera eramaten dute.
Fobiak dituzten pertsonek ez dute beldurra ematen dien horretan pentsatu nahi izaten. Hori egin ezin badute, izu edo beldur atakeak izan ditzakete, baita takikardiak, aire falta, dardarak edo alde egiteko nahi izugarriak ere.
Tratamenduak on egiten die fobiak dituzten pertsona gehienei, eta hainbat motatakoak izan daitezke, fobiaren arabera: tratamendu psikologikoa fobia sinpleen kasuan, eta farmakoen eta psikoterapiaren konbinazioa, gainerakoetan.
Azken hamarkadetan terapia kognitibo-konduktuala erantsi zaie fobien tratamenduei. Terapia hori esposizio estrategiekin konbinatuta erabiltzen da batzuetan. Helburua pentsamendu ereduak aldatzea izaten da, hala pentsamendu errealistak eta irrealistak bereizi ahal izateko, edo posibilitatearen eta probabilitatearen arteko bereizketa egiteko. Helburua fobia duten pazienteak fobia eragiten dien estimuluaren mende jartzea da, baina aurreratze antsietate ahalik eta txikienarekin, eta beren erreakzio motore eta fisiologikoak egokitzeko gaitasunarekin.
Fobiak tratatzeko ohiko teknikez gain, CEPSICLINICAn tratamendu berritzaile bat eskaintzen dizugu, bakarra Gipuzkoan, errealitate birtualean eta errealitate areagotuan oinarritua. Tratamendu horrek nabarmen murrizten du tratamenduen iraupena.
