Helduentzako Psikologia Klinikoa
Arazo sexualak
Inpotentzia, isurketa goiztiarra, baginismoa, sexu nortasuneko arazoak
Sexualitatearekin loturiko arazoek jatorri psikologikoa dute pertsona osasuntsuengan, nahiz eta zenbaitek arrazoi biologikoak daudela dioen oraindik. Bigarren mailako inpotentzia (aurretik sexu potentzia izan duten pertsonak), isurtze goiztiarra (goizegi isurtzea), baginismoa (baginaren uzkurdura penetrazio garaian) edo sexu desiraren inhibizioa eraginkortasun handiz trata daitezke psikoterapiaren bitartez. Hainbat oinarrizko faktore izaten dira eragile nagusiak: beldurra, ezjakintasuna, gehiegizko antsietatea, ebaluatuko gaituzten beldurra edo aurreko bizipen negatiboak, besteak beste.
Sexu nortasunarekin loturiko arazoak beren homosexualitatearekin loturiko zalantzak dituzten gazteengan azaldu ohi dira. Garrantzitsua da gaztea profesional batekin harremanetan jartzea bere sexualitatearekin ahalik eta azkarren identifikatu ahal izateko, eta hura ezkutatzeko edo ez baztertua sentitzeko.
