Auzitegi Psikologia
Auzitegi psikologoa Donostian, Gipuzkoa
Auzitegi psikologia peritu psikologia izenez ere ezagutzen da eta, azken finean, auzitegiei aplikaturiko psikologia izendatzen du. Psikologiaren adar horrek bere jakintzak eta metodoak baliatzen ditu prozedura judizialetan, epaileari erabakiak hartzen laguntzeko. Auzitegi Psikologiak psikologoak esparru judizialean eginiko esku hartzea izendatzen du. Esku hartze hori, ikerketa, analisi, ebaluazio eta balorazio psikologikoen bidez gauzatzen du, legezko testuinguru jakin batean; horretaz gain, ebidentzia psikologikoak ere aurkezten ditu.
Auzitegi psikologoaren lana, arlo honetan, peritu txostenak (froga bitartekoak) eta psikodiagnostikoak egitea da. Horretarako, epaiketetara joango da eta galdeketetan parte hartuko du peritu aditu gisa eta aurkikuntza psikologikoak lege hizkeran birformulatuta, bertako langileei informazioa modu ulergarri eta aprobetxagarrian emateko. Balorazio psikolegalak egiten dituen psikologo espezialista dela esango genuke.
Esku hartze esparruak:
- Zuzenbide penala: erantzukizun kriminala balioestea, epaiketara aurkezteko gaitasuna edo konpetentzia ebaluatzea, eta lekukoen testigantzak balioztatzea, eta lekukoak identifikatzea.
- Zuzenbide zibila: pertsonen gaitasunak balioestea helduen tutoretza eta ezgaitze kasuetan, borondatezkoak ez diren barneratze psikiatrikoko kasuetan, erreklamazio komertzialetan eta familiako epaiketetan.
- Lan zuzenbidea: ezgaitasun psikikoak edo istripuen ondorio psikikoak edo laneko egoerak balioestea.
