ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Haur eta Nerabe Psikologia

AUTOESTOESTIMU BAXUA

 

Autoestimu hitza oso zabalduta dago guraso eta hezitzaileen artean, oso garrantzitsua baita haurren garapen egokirako. Badira bi termino sarri nahasi egiten ditugunak: autoestimua eta autokontzeptua. Pertsona batek norberaren kontzeptu on bat, hau da, autokontzeptu on bat duela esango dugu bere burua den bezala onartzen duenean, bere alde positiboekin eta mugekin.

Aitzitik, autoestimu baxua gurentzat ideala dena lortzen ez dugunean agertzen da, hala geure burua gutxiagotzat jota, gure mugak gainditzeko ezgai. Autoestimu txikiko pertsonak beren buruarekin pozik ez egoten hasten dira. Batzuetan erakutsi egiten dute ezinegon hori; beste batzuetan, ez. Azken kasu horietan egiazkoa ez den jarrera bat erakusten dute besteek ez daitezen konturatu beren gabeziez. Hainbat mailatan izan dezake eragina egoera horrek: maila akademikoan, sozialean, familian, emozionalean, fisikoan (itxura fisikoa, gorputzaren irudia).

Komenigarria litzateke txikitandik ideiak indartzea eta informazio egokia ematea beren jarrera egokitu eta egokitugabeei buruz, eta adieraztea gauza asko lor ditzaketela, baina bizitzako une horretan haientzat lortu ezinezkoak diren helburuak jarri gabe. Ezinbestekoa da hazten doazen heinean baliabideak irakastea eta ematea beren burua diren bezala onar dezaten, arrakastekin eta porrotekin.

AUTOESTOESTIMU BAXUA Donostia Gipuzkoa