ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Haur eta Nerabe Psikologia

ESFINTERREN KONTROLA
Enuresia, enkopresia

 

Haurren garapen arruntean zehar, gernua eta gorozkiak kontrolatzeko gaitasuna garatzen joaten dira. Adin jakin batean gertatu ohi da, 2 eta 5 urte artean. Tartean diren mekanismoen garapen biologikoaz gain, badira ikasketa horretan parte hartzen duten beste alderdi batzuk, gurasoen mende daudenak: kontrolatzen jakiteko ohitura, non eta noiz egin daitekeen irakastea, eta abar. Hori guztia ezinbestekoa da haurrek erabateko autonomia lortzeko.

Garrantzitsua da zer nolako enuresi edo enkopresi motaren aurrean gauden ulertzea, eta tratamendu eraginkor bati kalte egin diezaioketen alderdi guztiak balioestea. Esku hartze psikologikoa egiteko, lehenik eta behin, arazoak oinarri biologikorik ez duela adierazi behar du pediatrak. Ezinbestekoa da gurasoei aholkularitza eskaintzea, baina haurrak izan behar du protagonista tratamenduan, primeran ulertzen baitute arazo bat dagoela, eta haiek baitira okerren pasatzen dutenak. Gurasoek tratamenduaren fase guztiak ezagutu behar dituzte, baita horietako bakoitzean erabiliko diren teknikak ere, bilakaeraren segimendu aktibo eta zuzenago bat eramateko.

Esfinterren kontrola Donostia Gipuzkoa