ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Haur eta Nerabe Psikologia

HAUR DEPRESIOA
Depresioa, gogo aldartearen nahasmendua, tristura

 

Gero eta ohikoagoak dira halako nahasmenduak haurrengan. Adingabeen gogo aldarteak hainbat arrazoirengatik jasan ditzake aldaketak: familia egoera, gizartean ez integratuta sentitzea, ez betetzea beraien edo besteen itxaropenak.

Arazo horiek honako portaera hauek eragin ohi dituzte: interes galera (aspertu egiten dira gauza guztiekin), tristura sintomak dituzte, isolamendua eta bakardadea, umore txarra, suminkortasuna, jarrera negatiboa, baita agresibitatea eta garrasiak ere.

Aurreragoko etapa batean, dagoeneko nerabezaroan daudenean, norberaren balorazio eta kritika negatiboak, pesimismoa, etxetik joateko gogoa, ideia suizidak eta halakoak erantsiko litzaizkieke aurrekoei. Behin arazoa antzemanda, komenigarria da ahalik eta azkarren espezialista batengana jotzea tratamendu farmakologikoa eta esku hartze psikologikoa konbinatzeko.

Haur depresioa Donostian Gipuzkoa