ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Haur eta Nerabe Psikologia

ELIKADURA OHITUREN NAHASMENDUAK
Elikadura aldaketak, anorexia, bulimia

 

Zenbait haur oso txikitandik hasten dira elikadurarekin arazoak izaten, eta jaten dutena aldatzen, janari likidoen ordez solidoagoak hartuz, adibidez. Gerta liteke haurrak jateari uko egitea; horrek egoera estresagarriak eragingo ditu otorduetan. Gurasoen lanak berebiziko garrantzia du une horietan, otorduak ez daitezen bilakatu "gudu zelai" bat. Lehenik eta behin, pediatrak esku hartu beharko du oinarri biologikoko arazorik dagoen ikusteko; hori baztertu ostean, komenigarria litzateke esku hartze psikologikoa egitea elikadura ohiturak aldatzeko.

Haurrek izaten dituzte bestelako elikadura nahasmenduak, baina ez dira hain ohikoak izaten; hona hemen horietako batzuk: Pica nahasmendua (elikatzen ez duten substantziak hartzea), edo Errumiazio Nahasmendua (janaria irentsi ostean ahora ekartzea berriz irensteko).

Nerabeengan oso adi egon behar dugu anorexia eta bulimia kasu baten hasieran gaudela uste badugu, horren mende egongo baita esku hartzearen arrakasta. Nahasmendu oso larriak dira horiek, eta profesionalarengana gero eta beranduago joan, orduan eta aukera gutxiago emaitza onak izateko (ikus helduen saila).

Elikadura ohiturak Donostia Gipuzkoa