" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Haur eta Nerabe Psikologia

ADIKZIO EDO MENDEKOTASUN ARAZOAK

 

Alkohola, tabakoa, porruak, kokaina, pilulak, makinak, txata, mugikorrak, sare sozialak, online jokoak, Internet... Gero eta gehiago ikusten ditugu adikzioak gaur egungo nerabeengan. Dibertitzeko garaian ia ezinbestekoak zaizkie. Orain arazoa areagotu egin da adikzioa hasteko adina aurreratu egin baita. Horrela, asteburuan ez ezik, astean zehar ere aritzen dira jarduera horietan; adibidez, haxixaren edo kalamuaren kontsumoari dagokienez. Aitzakia: “lo egiteko, erlaxatzeko, on egiten didalako…”. Horiek dira porruak erretzen dituztenek gehien erabiltzen dituzten esaldietako batzuk.

Normalean, familian komunikazio maila txikia izatea, norberaren frustrazioak, gabezia afektiboak, sentsazioak bilatzea, ezetz esaten ez jakitea eta epe laburrean efektu jakin bat lortu nahi izatea dira adikzioan erortzeko eta hari eusteko arrazoietako batzuk.

Ez ditzagun ahaztu teknologia berriekin loturiko adikzio berriak; esaterako, bideojokoekin, Internetekin eta txat eta mugikorrekin loturikoak, gero eta zabalduago baitaude gazteen eta ez hain gazteen artean.

Adikzio edo mendekotasun arazoak Donostia Gipuzkoa
 
HASIERA
PROFESIONALEN ESTEKAK
Diseño web
Presentzia Interneten
CENTRO PSICOLOGÍA CLÍNICA. Helduentzako psikologoa · Haurrentzako psikologoa
Artzain Onaren plaza, 14, 1. ezk. DONOSTIA - GIPUZKOA
Tel. 943 445 988 | Faxa: 943 445 432
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak baimendutako Osasun Zentroa (1994/07/26ko 1994141. zenbakidun BOE)

Web mapa