Haur eta Nerabe Psikologia
PORTAERA ARAZOAK
Agresibitatea, negatibotasuna
Gutako bakoitza tenperamentu batekin jaiotzen da, eta bizi garen ingurunearekin interaktuatzen goazen heinean, gure izaera garatzen joaten gara. Berez, haur batzuez esan ohi da onak direla edo hezteko errazak, kasu gutxi batzuetan kenduta, ez baitute arazorik sortzen bizitzan zehar. Hala ere, badira beste batzuk, patologia jakin batekin jaiotzen direnak alde batera utzita, heziketa lana zailtzen duen izaera batekin jaiotzen direnak, eta ondorioz, gurasoen edo hezitzaileen pazientzia hondatzen dutenak. Denborak aurrera egin ahala, goraipamen gutxi eta zigor eta gaitzespen ugari metatzen joaten dira haur horiek.
Haurrok kontra egiten diote guztiei eta guztiari, helduak "desafiatzen" dituzte, eta inguruko arazo guztien errudun bilakatzen dira. Gizarte trebeziarik ez dutenez, ez dute jakiten gauzak nola konpondu, eta beraiek bezala funtzionatzen dutenek bakarrik onartzen dituztela sentitzen dute.
Ebaluazio egokia egin ostean, halako kasuetan asertibitate ohiturak irakats diezazkiokegu haurrari, baita gizarte trebeziak eta gatazkak konpontzekoak ere. Era berean, aholkularitza eskain diezaiekegu gurasoei eta irakasleei, portaera horiei nola heldu jakin dezaten.
