ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

Psikoterapia

Psikoterapia Donostian, Gipuzkoa

 

Psikoterapiak psikologia klinikoa erabiltzen du buruko arazoak harreman terapeutiko baten bidez tratatzeko. Tratamendu zientifikoa da, nagusiki psikologikoa, zeinak, pazienteak adierazitako sintomatologia fisikotik edo psikikotik abiatuta, hark lortu nahi dituen portaeraren aldaketak edo egokitzapenak ahalbidetzen dituen, hainbat teknikaren edo eredu terapeutikoren bidez.

Historian buruko nahasmenduak ikuspegi erlijioso, magiko edo medikoetatik ebaluatzeko eta tratatzeko metodoak sortzeko saiakera ugari egon diren arren, psikologia moderno eta zientifikoaren hasiera 1879. urtean ezarri da, Wilhelm Wundt-ek lehenengo psikologia klinika ireki zuenean. Terapia kognitibo-konduktualaren kontzeptua Ivan Pavlovek asmatu zuen, 1897an.

Centro de Psicología Clínicak orientazio kognitibo-konduktualeko psikoterapia erabiltzen du, frogatuta baitago oso eraginkorra dela, besteak beste, honako arazo hauek konpontzeko: antsietatea, depresioa, estresa edo eguneroko harremanekin loturiko arazoak. Hala, ikasitako beldur edo ohitura desegokiak desbaldintzatzen laguntzen du, eta terapia kognitiboaren bidez, pertsonarengan, haren lanean eta bizikidetzan hainbat arazo sortzen dituzten ideia irrazionalak berregituratzen.

psikoterapia Donostian