ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

PSIKOTERAPIA ONLINE

Gaur egun, teknologia berriek aukera ematen digute psikoterapia saioak Internet bidez modu fidagarri eta seguruan eskaintzeko, betiere deontologia kodea betetzen dela bermatuta.

psicoterapia online

Online psikoterapia biztanleen profil jakin batzuetarako dago pentsatuta:

  • Jarraipen terapeutikoak.
  • Mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak.
  • Irisgarritasun gutxiko lekuetan bizi diren pertsonak.
  • Maiz bidaiatzen duten pertsonak.
  • Atzerrian bizi diren pertsonak.

Guretzat oso garrantzitsua da gure pazienteei bermerik handienak eskaintzea terapia egiteko bide berri honetan. Hori dela eta, gardentasun osoz erakusten dizkiegu jarraitzen ditugun politikak eta prozesuak, eta gomendio teknikoak eta teknologikoak ere eskaintzen dizkiegu. Hala, gure ustez komenigarria da atal horiek arretaz irakurtzea zerbitzua kontratatu aurretik.

Zure eskura jarri ditugu gure online psikoterapia zerbitzua gidatzen duten printzipio eta arau etikoak. Haiek ikusteko, sakatu HEMEN.

 

e-TERAPIA SAIOA: BIDEOKONFERENTZIA

E-terapia saioek 45 minutu irauten dute, eta bideokonferentzia bidez egiten dira.

E-terapia saioak hasi baino lehen, aurrez aurreko bi saio egitea gomendatzen dugu, nahiz eta ez dugun eragozpenik jartzen kasu jakin batzuetan terapia % 100 Internet bidezkoa izateko. Jarri gurekin harremanetan eta azaldu zure kasua.

Bideokonferentzia bidezko e-terapiako saio bat kontratatzeak aukera ematen du lehenengo bisitaren ondoren terapeutarekin posta elektronikoaren bidez harremanetan jartzeko, gure zalantzak argi ditzan.

Gure zentroko bideokonferentzia bidezko online psikoterapia saio baten ohiko prozedura zein den jakiteko, sakatu HEMEN.

Gure online psikoterapia zerbitzua berme eta kalitate osoz eskaintzeko gomendio tekniko eta teknologiko batzuk egingo dizkizugu. Gomendio horien helburua saioetan zehar teknologiarekin loturiko arazo teknikoak saihestea da; adibidez, arazo informatikoak, Interneteko konexioarekin eta banda zabalerarekin loturikoak, ikusteko edo entzuteko arazoak, eta abar. Haiek ikusteko, sakatu HEMEN.

Ez fidatu konfidentzialtasuna bermatu gabe eta aldez aurretik zentroaren politikak eta prozedurak azaldu gabe psikoterapiako online zerbitzuak eskaintzen dituzten psikologia zentroez.

 

EMAIL TERAPEUTIKOA

Gure profesionaletako baten iritzi terapeutikoa jaso nahi baduzu e-postaz, zerbitzu hau kontratatzeko aukera ere baduzu.

Email terapeutikoaren zerbitzuak aukera emango dizu izan dezakezun edozer zalantza edo kezka terapeutikori buruzko mezu elektronikoak trukatzeko gure terapeuta batekin.

Zerbitzua erabat konfidentziala dela bermatzeko, eta indarreko legedia eta deontologia kodea betetzeko, zerbitzua mezu elektroniko enkriptatuen bidez egin behar da, kriptografia erabilita. Jarri gurekin harremanetan zerbitzu hori kontratatu nahi baduzu, eta mezuak idazteko moduari buruzko jarraibide erraz batzuk bidaliko dizkizugu.

Ez zaitez fidatu e-posta trukean kriptografia bidezko konfidentzialtasuna bermatu gabe orientazio terapeutikoa eskaintzen duen edozer psikologiako zentroz.

 

 

Online Psikoterapia Institutuak Instituto de PsicoTerapia Online gainbegiratu eta balioztatu egin ditu CEPSICLÍNICAk eskainitako online psikoterapiako zerbitzuak, politikak eta prozedurak.
 
Instituto de PsicoTerapia Online