ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

NOLAKOA DA e-BISITA BAT?

Gure online psikoterapiako saioak hiru fasetan banatzen dira. Aurretiko fase batean, bideokonferentzia egiteko baldintzak egiaztatuko dira gure idazkariarekin, eta ondorengo bi faseek terapeutarekin eginiko e-bisitak bilduko dituzte.

 

Aurretiko konexioa

Gure ustez garrantzitsua da e-bisita hasitakoan, eta psikoterapeutarekin harremanetan jarri ostean, elkarrizketa kontzeptu terapeutikoetara mugatzea. Horregatik, gure idazkariarekin aldez aurretik bideokonferentzia konexioa egiaztatzea gomendatzen dizugu, betiere hitzartutako ordutegian, 14:00etatik 16:00etara. Helburua baldintza teknologikoak eta ingurune baldintzak egokiak izatea da. Hala izango ez balitz, berak egingo dizkizu dagozkion gomendioak.

Saio bakoitzaren aurretik, pazienteak CEPSICLINICAk adierazitako beharrezko ekipamendua izango duela espero dugu, eta adierazitako baldintzetan, gainera.

  • Gelak argiztapen eta soinu baldintza egokiak izan beharko ditu.
  • Interneterako konexioak beharrezko banda zabalera izan beharko du.
  • Beharrezko bideokonferentzia ekipamendua, behar bezala funtzionatzen duena.
  • Beharrezko segurtasun baldintzak betetzen dituen softwarea, antibirusari eta antimalwareari dagokionez.

Mesedez irakurri gure gomendioak.

 

Bideokonferentzia bidezko e-bisitaren hasiera

Gerta liteke lehenengo bisitan psikoterapeutak zeure burua identifika dezazun eskatzea. Hala gertatuz gero, zure NANa edo pasaportea hurbildu dezakezu bideokamerara.

Saioa hasterakoan, honako hau egin beharko dute bi alderdiek:

  • Komunikazioaren bi aldeetan dauden pertsonen kopurua egiaztatu, eta haiek aurkeztu, beharrezkoa izanez gero.
  • Pazientea ikusten ari den terapeutaren irudiarekin eroso sentitzen dela egiaztatu. Ez dadila egon ez oso urrun, ez oso hurbil. Ez bada hala, zuzendu egin beharko da.
  • Terapeuta ikusten ari den pazientearen irudiarekin eroso sentitzen dela egiaztatu. Ez dadila egon ez oso urrun, ez oso hurbil. Ez bada hala, zuzendu egin beharko da.
  • Biak pantailan behar bezala enfokatuta daudela egiaztatu.
  • Audioak eta bideoak maila bikaina dutela egiaztatu.

Psikoterapiak behar bezala funtzionatzeko, ezinbestekoa da e-bisitan zehar pazienteak bideokonferentzia bat egiten ari dela ahaztea. Horregatik da garrantzitsua alderdi teknikoak bikain funtzionatzea eta, ez audioak ez bideoak, akatsik ez edukitzea, ezta etenik ere. Arazo teknikoak antzemanez gero, jakinarazi berehala terapeutari.

 

Bideokonferentziaren amaiera

Psikoterapia amaitzean, oso garrantzitsua da bideokonferentzia saioa erabat itxi dugula egiaztatzea. Horretarako, itxi Skype programa.

Gerta liteke terapeutak komunikazioaren kalitateari buruz inkesta edo ebaluazio labur bat egin dezazun eskatzea.

 

 

 

Online Psikoterapia Institutuak Instituto de PsicoTerapia Online gainbegiratu eta balioztatu egin ditu CEPSICLÍNICAk eskainitako online psikoterapiako zerbitzuak, politikak eta prozedurak.
 
Instituto de PsicoTerapia Online