ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

PRINTZIPIO ETA ARAU ETIKOAK

Gure zentroak , online psikoterapia eskaintzeko teknologiaren (Instituto de PsicoTerapia Online), legediaren eta etikaren arloan aditua den Online Psikoterapia Institutuaren bermea du.

Online psikoterapiak arrakasta izan dezan, oinarri-oinarrizkoa da beharrezko teknologiek ezin hobe funtzionatzea komunikazio kanalean zehar. Horrek barnean hartzen ditu igorlea (CEPSICLINICA), kanala (Internet), eta jasotzailea (pazientea).

  • Komunikazioaren gure aldean eskuragarri dagoen teknologiarik onena dugu, eta teknologia merkatuan lider diren enpresen hardwarea eta softwarea erabiltzen dugu.
  • Telekomunikazio operadore nagusiaren (Movistar) Interneteko konexioa erabiltzen dugu, eta hari esker, kalitate goreneko banda zabala dugu.
  • Ezin dugu pazientearen komunikazio alderdia kontrolatu, baina bere konexioa eta sare pribatua optimizatzeko gomendioak eskainiko dizkiogu.

 

Araudi etikoa

Gure prozeduretan geure egiten dugu Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofizialaren Deontologia Kodea.

 

Legezko araudia

Online psikoterapia zerbitzuari aplikagarri zaizkion Estatuko legeak betetzen ditugu: LOPD eta LSSI-CE.

 

 

Online Psikoterapia Institutuak Instituto de PsicoTerapia Online gainbegiratu eta balioztatu egin ditu CEPSICLÍNICAk eskainitako online psikoterapiako zerbitzuak, politikak eta prozedurak.
 
Instituto de PsicoTerapia Online