ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

GOMENDIOAK

Gomendio teknologikoak

Online psikoterapia erabat eraginkorra izan dadin, oso garrantzitsua da alderdi teknologikoak behar bezala zaintzea. Adibidez, arazo teknikoren bat gertatzen bada –irudia pixelatzen bada, edo ahotsa edo komunikazioa mozten badira–, horrek eragin negatiboa izan dezake prozesu psikoterapeutikoen gainean.

Pazienteak behar adinako maila teknologikoa izan beharko du bideokonferentzia gutxieneko kalitatearekin egiteko:

  • Pazienteak ezingo du psikoterapia saioa telefono mugikor batetik edo tableta batetik egin (tableta edo iPad-a).
  • Mahai egonkor batean kokaturiko mahai gaineko ordenagailu bat edo ordenagailu eramangarri bat erabili beharko litzateke.
  • Mahai gaineko ordenagailu bat erabiliz gero, bideokamera, mikrofonoa eta bozgorailuak eduki beharko dituzu. Gure idazkariak lagunduko dizu material egokia aukeratzen zerbaiten faltan bazaude. Ordenagailu eramangarriek bideokamera, mikrofonoa eta bozgorailuak izaten dituzte integratuta.
  • Skype (www.skype.es) programa instalatu behar da. Gure idazkariak lagunduko dizu programa instalatzen, eta konexioa probatzen.
  • Banda zabaleko Interneterako konexioa izan beharko duzu, gutxienez 1 Mbit/s-koa. Egun duzun abiadura egiaztatzeko joan orri honetara: www.testdevelocidad.es.
  • Psikoterapia saioan zehar banda zabalera egonkortzeko, bideokonferentziarako (Skype) behar ez duzun programa/software oro ixtea gomendatzen dizugu. Horren barruan sartzen dira web nabigatzaileak, fitxategiak deskargatzeko programak eta abar
  • Psikoterapia saioan zehar banda zabalera egonkortzeko, Internetera banda zabaleko linea beraren bitartez konektatzen den beste edozer gailu itzaltzea gomendatzen dizugu. Horrek berekin dakar ordenagailuak eta tabletak itzaltzea, baita telebista Internet bidez ikusteko beste edozer gailu ere (halakorik edukiz gero).
  • Internetera WiFi bidez konektatzen bazara, psikoterapia saioan zehar banda zabalera egonkortzeko, saioa hasi baino lehen Internetera zure WiFi konexioaren bidez konektatzen den beste edozer gailu itzaltzea gomendatzen dizugu. Horren barruan sartzen dira gailu mugikor guztiak (telefonoa edo tableta/iPad-a).
  • Zure ordenagailuak software gaiztorik edo malwarerik ez duela egiaztatzea gomendatzen dizugu (birusak, troiarrak, harrak, adwarea, rootkit direlakoak, eta abar). Egiaztapen horiek egiteko Malwarebytes (www.malwarebytes.org) doako programa erabil dezakezu.

 

Ingurunearekin loturiko gomendioak

Online psikoterapiako saioak bizigarritasun, argiztapen eta sonoritate baldintza jakin batzuk dituzten lekuetan egin beharko lirateke. Bideokonferentziaren bi aldeetako gelek bakar bat balira bezala funtzionatu behar dute, eta paziente/erabiltzaileak ez luke arreta galdu behar garrantzirik ez duen inongo elementurekin. Hala, bideokonferentziaren alde bietako baldintzak neutroak izan daitezen bilatzen da.

Jarraian zenbait gomendio garrantzitsu erantsi ditugu:

  • Ziurtatu psikoterapia saioan zehar bakarrik egongo zarela gelan, baldin eta psikoterapeutak kontrakoa esaten ez badu.
  • Ziurtatu psikoterapia saioan zehar ez zaituela inork molestatuko. Horrek esan nahi du ateek itxita egon behar dutela, eta inor ez dela sartuko gelan saioak iraun bitartean. Horrez gain, telefono mugikorra erabat itzali beharko duzu.
  • Ziurtatu psikoterapia saioa ingurune isil batean egingo dela. Terapeutaren eta pazientearen arteko komunikazioaren audioak argia eta garbia izan behar du. Horretarako, agian leihoak itxi beharko dituzu, edo saioan zehar etxebizitzan/bulegoan inor gehiago egon ez dadin eskatu beharko duzu.
  • Ziurtatu psikoterapia saioan zehar argiztapen baldintza minimoak izango dituzula psikoterapeutak behar bezala ikus zaitzan. Gure idazkariak esango dizu zer argi baldintza behar dituzun aldez aurretik egiten duzun konexio proban.
  • Ziurtatu psikoterapia saioan zehar zure ordenagailua mahai batean finko egongo dela, eta bideokamera ez dela mugituko. Gure idazkariak gomendatuko dizu bideokamera jartzeko posiziorik egokiena.

Mesedez, irakurri gomendio osagarriak hemen:
www.ipto.es/pacientes/condiciones_estancia.php

 

 

Online Psikoterapia Institutuak Instituto de PsicoTerapia Online gainbegiratu eta balioztatu egin ditu CEPSICLÍNICAk eskainitako online psikoterapiako zerbitzuak, politikak eta prozedurak.
 
Instituto de PsicoTerapia Online