ESP   |   EUS
 

" 25 urte baino gehiago arreta eta tratamendu psikologikoa eskaintzen Gipuzkoan "

 

Psikologia Klinikoan adituak

NOR GARA

Gure zentroaren ibilbidea duela 25 urte baino gehiago hasi zen, 1987. urtean, eta 1999an bihurtu zen behin betiko Centro de Psicología Clínica. Ondoren, urteekin, psikologiaren arloko erreferentzia bilakatu da Donostian.

Psikologia Klinikoan adituak gara, eta esperientzia zabala dugu bai ospitale arloan, bai pribatuan. Haur eta Nerabe Psikologia Sailak ere esperientzia luzea du, 2000. urtean sortu baitzen. Gainera, 2014. urtetik aurrera, haurrentzako neuropsikologia espezialitatea ere eskaintzen dugu.

Gure lanak terapia kognitibo-konduktuala du oinarri, zientifikoki frogatuta baitago eraginkortasun maila handienetako bat duen terapia dela hainbat arazo konpontzeko, beste tratamendu batzuen osagarri gisa: antsietatea, depresioa, obsesioak, fobiak, gatazkak, bikote arazoak, nortasunarekin loturikoak, gaixotasun psikosomatikoak edo gaixotasun kronikoek edo denborarekin sorturiko edozer nahasmendu emozional.

Era berean, eta Auzitegi Psikologian dugun esperientzia eta prestakuntza oinarri, peritu txostenak egiten ditugu arlo zibil, penal eta lan arlorako, erabateko zorroztasuna eta praktikotasun zientifikoa bermatuta.